"Me desnudaron, me amenazaron con violarme y luego me hicieron la bolsa"
"Biluztu egin ninduten, bortxatu egingo nindutela esan eta poltsa egin zidaten gero ". Así titula hoy el berria en primera plana la entrevista realizada a Sandra Barrenetxea, detenida y puesta en libertad sin cargos, en su denuncia de torturas por parte de la Guardia Civil. A continuación os fusilo la entrevista entera:
Ustez ETArentzat dirua biltzeko bonoen auziarekin lotura izatea egotzita atxilotu zutenean guardia zibilen esku «oso egun gogorrak» pasatu arren, pozik ikusten da Sandra Barrenetxea (Bilbo, 1975) etxera itzuli eta ordu gutxira. Zazpikaleetan Berriarekin geratu denean, kafea hartu aurretik lagun eta ezagun guztiak besarkatu ezinik dabil.
Beldurra, ikara izan da hasieratik sentitu dudana. Polizia-etxeko hiru egunak oso gogorrak izan ziren. Badakit beste batzuek, adibidez iaz Bilboko polizia operazioan atxilotutakoek, askoz tortura latzagoak jasan zituztela. Baina oso-oso gogorra izan da fisikoki, eta batez ere psikologikoki. Hiru egun horiek pasatuta, egoera berri bat ezagutu dut. Preso politikoekin egotea izugarria izan da. Ikaragarria da nola zaintzen diren beraien artean eta espetxeratu berria nola babesten duten. Inkomunikatuta egon ondoren ez zaudela bakarrik sentitzea itzela da.
Madrilen izan da gogorrena. Buruzagia-edo zena galderak egiten hasi zitzaidan. Ez nuela erantzuten ikusi zuenean, «zoroengana» eramango nindutela esan zidan. «Zoro» horiek ziren torturatzaileak. Etengabe jo ninduten buruan, eskuak zabalduta zituztela. Kristoren eskuak zituzten. Begiak denbora guztian zapiz estalita izan nituen baina une batzuetan zapia pixka bat mugitzen zen eta eskuak ikusten nituen. «Horrelako eskuak badituzte, armairu hutsak izan behar dute!», pentsatu nuen. Gero, inguratu egin ninduten eta ni erdian jarri, pilota baten moduan alde batetik bestera bultzaka izateko. Mehatxuak ere etengabeak izan ziren: poltsa, elektrodoak eta bainuontziarena egingo zizkidatela.
Bai. Kolpe eta mehatxuena etengabea zen eta, gero, une gorenak zeuden, gauza konkretuak esatea nahi zutenean. Flexioak eginarazi zizkidaten eta poltsa jarri zidaten buruan. Horrez gain, birritan biluztu ninduten. Hasieran, neu biluzteko esan zidaten baina nik ezetz esan nien. Orduan beraiek kendu zidaten arropa eta nire gorputza, titiak ukitzen hasi zirenÉ Bortxatu egingo nindutela eta antzu utziko nindutela esaten zidaten. Gero, biluztuta nengoela, koltxoi batean bildu ninduten, bizkarretik ura botata busti ninduten, elektrodoak jarriko zizkidatela esaten zidaten bitartean. Kable bat jarri zidaten eskuetan baina ez zidaten deskargarik eman. Poltsa egin zidaten gero. Buruko poltsa estutuz, itolarria sentitu arte.
Gogorrena zen guzti horren aurrean ezin defenditzea. Ikustea zeure burua haien erdian, bost guardia zibil erraldoik inguraturik eta handik ezin atera izatea. Txiki-txikia sentitzen zara. Izugarrizko inpotentzia sentsazioa da. Beldurrak ez du etenik. Pentsatzen duzuna da: «Bakarrik nago eta nahi dutena egin dezakete». Hori beraiek esaten dizute gainera: «Estatuaren estoldetan zaude, hemen tortura libre da eta hil egingo zaitugu». Egun guztietan tentsio hori jasatea zen gogorrena.
Banekien akusazioari eusteko ezer ez zutela, ez zidatelako ez bonorik ez nire aurka erabil zezaketen beste ezer aurkitu, eta polizia etxean ez nuelako deklaraziorik egin. Zuten froga bakarra Ibon Meñikak torturapean egindako deklarazioa zen. Pare bat aste barru-edo kaleratu ahal nindutela pentsatzen nuen.
Nik uste dut egoera politikoak baduela zerikusirik. Azkenaldian hainbat gauza gertatu dira: Otegiri 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, Irlandara joatea debekatu diote, Meñika eta ni atxilotu eta torturatu gaituzte... Une politikoarekin bat egiten ez duten hainbat gertaera dira. Agian orain ez zitzaien komeni sarekada itzel bat egitea. Batasunak argi esan zuen ezker abertzalea kristoren urratsak egiten ari den bitartean Espainiako Gobernua errepresio sistema guztia indarrean mantentzen ari dela eta horrela ezin dela jarraitu.
Nire ustez, batetik, mezu bat bidali nahi zuten: Estatua gai dela euskal herritarren aurka egin eta nahi duena atxilotzeko. Eta, guardia zibilek egiten zizkidaten galderen arabera, Ekinen aurka ere jo nahi zuten. Aurrez jada, 18/98 epaiketan Ekin atalekoek deklaratu zutenean, egunkarietan Ekini buruz hitz egiten hasi ziren. Eta guzti hau Ekinen aurka egiteko baliatu nahi izan dutela uste dut. Ezker abertzalea nola egituratzen den ere jakin nahi zuten, zein jende dabilen, nolako loturak dauden antolakundeen artean... Eta, bide batez, guztia ETArekin lotzea lortzen bazuten, hobeto. Meñikari torturapean nire izena atera zioten eta ni eraikuntza nazionalaren alde lanean aritu naizenez, beraiek nahi zituzten loturak egiteko erabili nahi izan naute.




Comentarios sobre "Me desnudaron, me amenazaron con violarme y luego me hicieron la bolsa"
Anda tia y vete a cagar puta asesina de mierda, la bolsa te la hiba hacer yo a ti y los tuyos para ahogaros y exterminaros de una puta vez, que pobre ,te pego la guardia civil pues te jodes, asesina eso te pasa por meterte donde donde no te llaman salvadora de mierda de la super patria vasquita. Hija de puta muerete , asi como matais , puta.Malditos nazis vascos de mierda, Cabezones y borrachos, tortilleras y sucias que oleis a vaca. Putos cobardes.
Anda tia y vete a cagar puta asesina de mierda, la bolsa te la hiba hacer yo a ti y los tuyos para ahogaros y exterminaros de una puta vez, que pobre ,te pego la guardia civil pues te jodes, asesina eso te pasa por meterte donde donde no te llaman salvadora de mierda de la super patria vasquita. Hija de puta muerete , asi como matais , puta.Malditos nazis vascos de mierda, Cabezones y borrachos, tortilleras y sucias que oleis a vaca. Putos cobardes.